EGUNEKO IRUDI ASTRONOMIKOA

2008-03-21

DBH 4.eneko Natur Zientziak irakasgaia

Irakasgai honetan zientziaren bi arlo nagusi lantzen dira, fisika eta kimika. Aurreko ikasturtean batez ere biologia landu ondoren eta kurtso hau derrigorrezko hezkuntzaren azken urtea dela kontutan izanik ezagupen zientifikoaren ikuspegi orokorra eman nahi dio ikasleari. Aldiberean, batxilergoan zientzia ikasgaiak burtutuko dituzten ikasleentzako oinarria ere izan nahiko luke, edukien ulerpen eta bereganatze soiletik haratago, zientziaren garapenerako ezinbestekoa den problemen ebazpenerako gaitasunak garatuz. Honela, irakasgai honetan, gure zientzia ikasteko metologian matematikari irekiko dizkiogu ateak, ariketak ulertu, planteatu, ebatzi eta emaitzak aztertuz.

No hay comentarios: