Ekintzako korreoa hau da
2008-09-07
2008-09-05
"Inbitatu" baten sorrera
Hau gonbidatu batek eginiko sarrera da.
Gonbidatuak egiteko "configuración" "permisos" en bidez gonbidatu nahi den pertsonaren korreora (edozein, adibidez Ekintzakoa) gonbidapena bidali behar da.
Gonbidatuari mezu bat agertzen zaio bere korreoen eta bertan gonbidapena baieztatzeko "link" bat zehazten da, nahikoa da klik egitea baieztapena emateko. Baina horretarako gonbidatuak google-ko kontu bat eduki behar du. Baldin badauka, nahikoa du kontu hori jartzea, bestela kontu bat ireki beharko du, baina momentu eta konfirmazio orri horretan bertan egin daiteke.
Gonbidapena baieztatzen duten erabiltzaileak "autor" izatera pasatzen dira, hauek "entradak" egin ditzakete (hau bezalakoak), eta bertan badago modu errazean, idatziteaz gain, estekak, irudiak, bideoak,... jartzeko aukera. Konfigurazio aldaketa txikiren bat egin dezakete, baina blogaren funtsezko beste aldaketarik ez.
Blogaren administratzaileari "configuración" "permisos"en konfirmatutako autoreak agertzen zaizkio, eta nahi izanez gero, autor hauetako bakoitza "administrador" egin dezake, eta bera bezalako eskumenak izatera pasako da.
Honez gain, "configuración" "permisos"en badago bloga ikusi (soilik ikusi eta komentarioak egin) ditzaketen pertsonak aukeratzerik, honetarako pertsona horien korreoak idaztea besterik ez dago (ez dakit edozein korreo, edo google-koa izan behar den). Honek badauka bere desabantaila, ikusle hauek bloga ikusi ahal izateko, blogean bertan erregistratu egin behar dute (suposatzen dut beren korreo idatziz, ez dakit ziur), honek prozesua eta ikusteko gogoak apaltzen ditu. Bestalde badago baita ere bloga soilik autoreek ikusteko moduan konfiguratzea ere.
Azkenik, iruzkinei dagokionez, "configuración" "comentarios"en badago iruzkinei zenbait ezaugarri ezartzeko aukera. Hau artean, guretzat garrantzitsuenak, badago iruzkinak egin ditzaketen pertsonak mugatzerik, eta oraindik eta hobe, badago iruzkinak errebisatu arte ez publikatzeko aukera ezartzerik.
Ole, ole eta ole!!!
Gaurkoz nahiko
Argitaratua:
ura
noiz:
11:31
0
iruizkin
Eiketak bloga, konfigurazioa, konpartitua
2008-03-27
2008-03-21
DBH 4.eneko Natur Zientziak irakasgaia
Irakasgai honetan zientziaren bi arlo nagusi lantzen dira, fisika eta kimika. Aurreko ikasturtean batez ere biologia landu ondoren eta kurtso hau derrigorrezko hezkuntzaren azken urtea dela kontutan izanik ezagupen zientifikoaren ikuspegi orokorra eman nahi dio ikasleari. Aldiberean, batxilergoan zientzia ikasgaiak burtutuko dituzten ikasleentzako oinarria ere izan nahiko luke, edukien ulerpen eta bereganatze soiletik haratago, zientziaren garapenerako ezinbestekoa den problemen ebazpenerako gaitasunak garatuz. Honela, irakasgai honetan, gure zientzia ikasteko metologian matematikari irekiko dizkiogu ateak, ariketak ulertu, planteatu, ebatzi eta emaitzak aztertuz.
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
10:33
0
iruizkin
Eiketak DBH, irakasgaia, natur zientziak
2008-03-17
Berrikuntza webgunean "zientziak" arloko loturak
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
10:47
0
iruizkin
Eiketak berrikuntza, loturak, webgunea, zientzia
"La ética del hacker" liburuko ideia mamitsuak
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
6:10
1 iruizkin
Eiketak dokumentua, hacker, Himanen, konpartitua
2008-02-07
RSSari buruzko bideoa
Oso interesgarria iruditu zait.
Igeleses dago.
Tolosarea blog-tik hartu dut.
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
11:41
3
iruizkin
Eiketak rss
2008-02-06
Nere bookmarking soziala
Nere markadore soziala aukeratzerakoak, izan ditut zailtasunak.
Alde batetik ematen dituen aukerei erreparatuz argi dago del.ici.us edo magnolia bezalako gune bat izan beharko litzatekela, duten esparru zabalagatik eta ondorioz nere blogarekin erlazionaturiko gaiak aurkitzeko aukeragatik. Bestalde, nere kasuan ingeleses egoteak zailtasun bat suposatzen du, pena bat, baina, hala da. Hizkuntza ere primatu nahi izan dut, hau da euskaraz egotea. Lapikoari dagokionez, badirudi nahiko berria dela, gainera bistadizo bat emateko sartu naizenean arazoak enman dizkit, formatoak, mezu arraroak, suposatzen dut tenporala izango dela. Sinplizidadea ere kontutan hartu dut, lehen aldia izanda horrelakoetan nabilela, hobe poliki poliki hastea. Beraz azkenean BILDU aukeratu dut. Aurrerago beste bat ere aukeratu dezaket, bestelako kontua izango da gero denari jarraipena egitea!
BILDU
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
10:37
0
iruizkin
Eiketak bookmark, markadorea, soziala
2008-01-29
6. gaia. ERREAKZIO KIMIKOAK
- SUBSTANTZIAK ETA ALDAKETAK
- ERREAKZIO KIMIKOEN AZTERKETA
-Ekuazio kimikoa, erreakzioen doiketa - ENERGIAREN ELKARTRUKAKETAK ERREAKZIO KIMIKOETAN
- ERREAKZIO KIMIKO MOTAK
- ESTEKIOMETRIA. MATERIAREN BALANTZEA ERREAKZIO KIMIKOETAN
- ARIKETAK
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
5:57
0
iruizkin
Eiketak DBH, erreakzioak, Natur
5. gaia: DISOLUZIOAK
- NAHASTEAK ETA SUBSTANTZIA PURUAK
- DISOLUZIOAK
-Disoluzioen osagaiak eta disoluzio motak - DISOLUZIOEN KONTZENTRAZIOA
-Mol kontzeptua, Avogadroren zenbakia, masa molekularra, mol kopurua
-Pisu portzentaia
-Bolumen portzentaia
-Gramo litroko
-Molaritatea
-Disoluzioen dentsitatea - ARIKETAK
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
5:55
0
iruizkin
Eiketak DBH, disoluzioak, Natur
4. gaia: KIMIKA EZ ORGANIKOAREN NOMENKLATURA ETA FORMULAZIOA
- KIMIKARA SARRERA
-Oinarrizko partikulak, eredu atomikoak, sistema periodikoa eta lotura kimikoak. - NOMENKLATURA ETA FORMULAZIO BITARRA
-Elementuen klasifikazioa, balentzia, taula periodikoa, balentzien taula
-Oxigenoaren konposatu bitarrak (oxido basikoak eta anhidridoak)
-Hidrogenoaren konposatu kimikoak (hidruro metalikoak, hidrogeno haluroak, hidruro hegazkorrak)-Gatzak (gatz neutroak eta hegazkoarrak)
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
5:53
0
iruizkin
Eiketak DBH, Natur, nomenklatura
3. gaia: GRABITAZIO UNIBERTSALA
- ASTROEN HIGIDURA. EREDU PLANETARIOAK. UNIBERTSO
- GRABITAZIOAREN LEGEA
-Erakarpen indar grabitatoria
-Grabitazio konstante unibertsala
-Grabitatearen azelerazioa
-Pisua - ARIKETAK
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
5:52
0
iruizkin
Eiketak DBH, Grabitazioa, Natur
2. gaia: ZINEMATIKA
- HIGIDURA
- HIGIDURA MOTAK
-Higidura zuzen uniformea, posizioa eta abiadura
-Higidura zuzen uniformeki azeleratua, posiozioa, abiadura eta azelerazioa
-Erorketa askea, grabitatearen azelerazioa - ARIKETAK
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
5:47
0
iruizkin
Eiketak DBH, Natur, zinematika
1go gaia: DINAMIKA
- INDARRAK
- NEWTONEN LEGEAK
-Indarra eta masa
-Indarra eta azelerazioa, abiadura aldaketa
-Akzio-erreakzioa - ARIKETAK
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
5:39
0
iruizkin
2008-01-22
Izenburuko argazkia:Marte eta Orion Monument Valley gainean
Astronomia gustokoa dudanez (soilik gustokoa) argazki hori jarri dut. Ez legoke batere gaizki pelikuletan hainbatetan ikusi dugun eszenatoki horretan, horrelako izarpean, gaua pasatzea. Bakero eta indioekin amestea, badakizute "onak" eta "gaiztoak",...eta guzti hori.
Hemen argazkiaren helbidea:
http://observatorio.info/
Astronomiaren inguruko beste helbide interesgarriren bat
http://astrored.org
Argitaratua:
Aitor Garmendia
noiz:
11:28
2
iruizkin